Kataluniako askapen prozesuari buruzko mahaingurua

Txintxarri Aldizkaria 2015ko abe. 9a, 19:27

Xirimiri Elkarteak antolatuta, Kataluniako alderdi nazionalistetako kideek mahaingurua egingo dute Manuel Lekuona kultur etxean. Hitzordua abenduaren 12an izango da, 11:30tan.

Bartzelonako Villafranca del Penedes herriko zenbait ordezkari etorriko dira Lasarte-Oriara, Kataluniako askapen prozesuari buruzko gakoak ematera. 'Helburua independentzia: zein da bidea?' izenburu duen mahainguruak egungo egoera politiko aldagarria izango du mintzagai. Irailaren 27ko hauteskundeek utzi duten ikuspegia aztertuko dute, eta etorkizunera begira eman beharreko urratsei buruz eztabaidatuko dute.

Lau hizlari gonbidatu dituzte Xirimiri Elkarteko kideek. CDCko Joan Manel Montfort, ERCko Pere Sabat, CUPeko Marcel Martinez eta PSCko kide ohi den Xavier Lecegui. Antolatzaileek prentsaurrekoan azaldu dutenez, aldaketaren bat egotea posible da, baina ziurtzat eman dute alderdi horietako ordezkariak egongo direla.