Gogotik ospatu dute Oriako auzotarren Karmen eguna. Eguraldi bikaina lagun, ekintzaz beteriko egitarauaz gozatu dute, goizetik hasi eta iluntzera arte. Ez dago zalantzarik: Karmengo jaiak dira Oria auzoaren ikur.

Ikur eta sinboloez hitz egiten hasita, gaurtik aurrera beste bat ikusi ahalko dute herritarrek Brunet-eneako parke alboan. Miguel Angel Oribe herritarrak eskultura bat egin du. Corten altzairua erabili du horretarako. Hainbat hamarkadaz gure herriko ikur izandako fabrikaren izena darama, gainera: Brunet. Inaugurazio ekitaldian hitz egin du Jesus Zaballos alkateak: "Gure nahia da Bruneten aztarna, fabrikarena, hango langileena, Sorgin Dantzarena, ezabaezin gera dadila eskultura honekin, eta Oriaren eta gure herriaren sinboloetako bat izan dadila". La Esperanza auzo elkartearen izenean, berriz, Sebastian Kerejeta aritu da. Eskerrak eman dizkio Udalari elkartearen eskaerari men egiteagatik, eta baita Miguel Angel Oribe eskultureari ere, egindako lan bikainagatik.

Eskulturatik metro eskas batzuetara dago Karmengo Amaren kapera. Bertara joan dira auzotarrak eguerdi partean, meza nagusia entzutera. Juan Luis Murua apaizak gidatu du. Pilar Catalina eta Amaia Lizarraga sopranoek eta Amaia Dorronsoro organu jotzaileak girotu dute ekitaldia. Era berean, Solano taldeko bi neska gazteek agurra dantzatu dute. Bukatzean, zain zeukaten hamaiketakoa herritarrek, kapera alboko plazatxoan. Hainbat gerturatu dira bazkaldu aurreko mokadutxoa jatera.

Sorgin Dantza, auzoan barrena

Ikur eta sinboloekin jarraitu, ezin Sorgin Dantza ahaztu. Karmengo Amaren kaperan elkartu dira dantzariak, eta pixkanaka-pixkanaka Brunet-eneako parke aldera abiatu dira. Han zain zeuzkaten hainbat ikusle. Gogotik txalotu dute dantzari guztien ahalegina, eta animatu dira kalejira dantzatzera ere. Ondoren, Brunet inauguratu berrira joan eta talde argazkia atera dute. Eskultura bezala, historiarako geratuko da argazkia ere.

Bien bitartean, ur jolasetan arituz eta puzgarrietan jauzi eginez egin diote aurre beroari gaztetxoek. Brunet-enea bertan aritu dira arratsaldean zehar, geratu gabe.

Eta, jaiak ezin hobeto bukatzeko, auzotarrek gorputza astindu dute Ibai Berriak taldearen doinu dantzagarriek lagunduta.

Karmengo jaien argazki galeria

ARGAZKIAK
BIDEOAK
blog comments powered by Disqus
OHARRAK
  • Odol-ateratzea
    Hilabeteko azken astelehenean, azaroaren 27an, eman ahal izango da odola Osasun Zentroan, 17:30etik 20:30era. Anima zaitezte, odola ordezkaezina da eta odol falta dago!
  • 62ko kintoen afaria
    Hurrengo larunbatean, hilaren 25ean, Araeta jatetxean 1962 urtean jaiotako kinto afaria egingo dugu. Ordua 9:30tan izango da, baina denok alkarrekin joan gaitezen 20:00etan Patrizio tabernan, 20:30ean Gure Etxean edo 21:00etan Jalgin gelditu gara. 50 euroko ingresoa egiteko 3035 0036 12 0361135678 kontu zenbakia erabili.
  • Biyak Baten Gabonetako loteria
    Biyak Bat elkarteak bere bazkideentzat Gabonetako loteria du. Zenbakia 71.580 da. Nahi duenak elkarteko bulegoan izango du eskuragarri 10 eurotan. Azaroaren 30a baino lehen jaso behar da.
  • Txakurra galdu da
    Azaroak 2an, kiroldegi inguruan, txakurra galdu zen. Jai du izena, eta hamar hilabete ditu. Lepoko marroia darama, eta txipa ere badu. Inork ikusi edo aurkituko balu, gurekin harremanetan jartzea eskertuko genuke, ondorengo zenbakian: 688697119. Mila esker.
ZORION AGURRAK
AIUR
Zorionak Pottokooo!!!! Orain oso handia egin zara 4 urterekin. Muxu pila bat familiaren partetik.
AZKEN PDFa
1401 ( Azaroak 24 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Lasa ( Larunbata)
Kale Nagusia 42 atzea
Tel: 943 361774
ASTEA
    • Lasa ( Igandea )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Gandarias-Uribe ( Astelehena )
      IƱigo de Loyola 9
      943 019521
    • Orue ( Asteartea )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • De Miguel ( Asteazkena )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Lasa ( Osteguna )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Gil ( Ostirala )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48