Kalima taldea Buruntzaldeako Euskararen Ginkanako finalean

Txintxarri Aldizkaria 2017ko aza. 24a, 14:00
Buruntzaldeako Euskararen Ginkanako lehen fasean hainbat proba gainditu behar izan ditu Kalima taldeak eta abenduaren 1ean, Orona Ideon jokatuko den finalean izango da

Kuadrillategi egitasmoko gaztetxoak taldeka Ekoguneak sustatutako Buruntzaldeako Euskararen Ginkanako I. edizioan lehiatu dira eta taldeetako bat, Kalima abenduaren 1ko finalerako sailkatu da. Saioa, Marta, Leire eta Ainhoa dira Kalima taldeko kideak. 

Urriaren 23tik azaroaen 19ra webgunean astero argitaratzen ziren probak gainditu behar izan dituzte. Horien artean, garaiko produktuekin egindako errezeta bat egin edo euskararen erabilera errebindikatzeko ekintza bat aurrera eraman behar izan dute.

Finala abenduaren 1ean jokatuko Hernaniko Orona Ideon, 17:00etan. Bertan Usurbilgo talde bat eta Astigarragako bi izango dituzte aurrez aurre.