Jazz zaporedun Ostirintxoa

Txintxarri Aldizkaria 2018ko aza. 25a, 19:22
Aterpea merkatarien elkarteak Sasoeta auzora eraman du musika asteburu honetan. Victor Vega Jazz Trio taldea aritu zen ostiral arratsaldean Jaizkibel plazan

Giro bikaina egoten da Sasoeta auzoko tabernetan, ostiral arratsaldeetan; Ostirintxoa ospatzen dute. Ostiraletako pintxo potea, alegia. Jazz zaporeduna izan zen herenegungoa, Victor Vega Jazz Trio hirukotea aritu baitzen Jaizkibel plazan. Aterpeak hilabete honetan jarri du martxan Kultura Leku Guztietan egitasmoa: bigarren emanaldia izan zen ostiralekoa.