Jalgi berriz martxan

Txintxarri Aldizkaria 2015ko urr. 2a, 11:59
Jalgi Kafe Antzokiak bart zabaldu zituen ateak berriz ere. Jende asko hurbildu zen irekierara eta bertsolari zein Xumelakoen kantek girotu zuten.

Ttakun kultur elkartearena den Jalgi Kafe Antzokiak berriz ere zabaldu zituen ateak bi hilabeteko etenaldiaren ostean. Hainbat berrikuntza egin dira lokalean eta aurrerantzean kudeatzaile berria izango du ere. Bart pintxo-potearekin zabaldu zituen ateak eta jende andana hurbildu zen. Ibilbide berriari hasiera emateko, Unai Muñoa eta Patxi Etxeberria aritu ziren bertsotan eta Xumela koruko kideek bi abesti eskaini zituzten.