Jaki goxoak eta elkartasuna mahai gainean

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mar. 4a, 17:27

Herritar ugari elkartu dira Mendebaldeko Saharari elkartasuna adierazteko bazkarian. Sukaldari sahararrek prestatutako jaki goxoak dastatu dituzte Kale Nagusiko Furia Beltzan

Jaki goxoak eta elkartasuna Kale Nagusiko Furia Beltza tabernako mahai gainean. Lasarteoriatar ugari elkartu ziren atzoko bazkarian. Mendebaldeko Saharari elkartasuna adierazteko ekintzetako bat izan da.

Honako menua dastatu zuten: harira, kous kousa barazkiekin, saharar erara prestatutako arkumea eta postrea. Kafea eta kopak ere edan zituzten, giro ederrean. Sukaldari sahararrek prestatu zituzten atzoko plater guztiak.