Jaiotzen lehiaketa martxan da

Txintxarri Aldizkaria 2017ko aza. 24a, 10:45
Abenduaren 19 eta 20ean aurkeztu behar dira lanak

Danok Kide elkarteak ohiturari jarraikiz, jaiotzen XXV. lehiaketa antolatu du. Adinaren araberako lehia izango da. A maila, 6 eta 9 urte bitartekoa izango da, B maila, berriz, 10 eta 13 urte bitartekoa. 14 urtetik eta 17 urtera C maila izango da eta azken maila, 18 urtetik gorakoena da.

Mailaren arabera, 120 euro eta 40 euro arteko sariak jasoko dituzte lehen bi sailkatuek. 

Lehiaketara aurkeztu eta onartutako lan guztiek ere saria izango dute: hamar euro.

Baldintzak

Lanak aurkezteko baldintzak honakoak dira; 80x60cm-ko neurria izan beharko dute, eta oinarri sendoa. Elementuak lotuak joan behar dira. Ez da onartuko aurreko urteetan aurkeztutako lanik.

Lana aurkezterakoan, gutun-azal itxi batean jasoko da izena, helbidea eta harremanetarako telefono bat. Kanpoko aldean adierazi beharko da zein mailatan lehiatzen den lana. Banaka zein taldeka parte hartu ahal da. 

Jaiotzak abenduaren 19an eta 20an entregatu beharko dira Danok Kide elkartearen egoitzan, Blas de Lezo kaleko 11-13an, 17:00etatik 19:00etara.