'Itzaletik argira' lelopean, milaka emakumek egin dute lasterka Donostian barrena, Lilatoiaren 29. edizioan. Marea more horretan murgildu dira 114 lasarteoriatar; giro ederrean burutu dute aldarrikapenez jositako bost kilometroko ibilbidea. Hainbatek talde argazkia atera dute gaur goizean, trena hartu aurretik. Denera 5.240 emakumek hartu dute parte; iaz baino 439 korrikalari gehiagok.
Lorea Ayala lasterkari donostiarrak irabazi du lasterketa, ibilbidea hemezortzi minutu eta zazpi segundotan eginda. Marina Gonzalez izan da bigarrena (18:19 segundoko denbora egin du), eta Izaro Rubio hirugarrena (18:24). Ane Elzaurdia izan da bizkorrena gazteen mailan (19:51), eta Lourdes Mariezkurrena 60 urte baino gehiagoko lasterkarien mailan.