Islada Ezkutatuak taldearen eskutik eskertza ekitaldia bihar

Txintxarri Aldizkaria

Urtero legez, Islada Ezkutatuak taldeak aitortza egingo die urte honetan zehar euren testigantzak eman dituzten herritarrei, elkartea memoria historikoaren alorrean egiten ari den lanean laguntzeko.

Bihar izango da aitortza ekitaldia, udaletxe zaharreko udalbatzar aretoan, 12:00etan. Testigantzak eman dituzten pertsonek oroigarri bana jasoko dute, eta, ondoren, hamaiketako txiki bat ere egingo dute.