Ireki dute aurtengo inauterietarako diru laguntzen deialdia

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urt. 19a, 10:30
Lasarte-Oriako Udalak ireki du dagoeneko aurtengo inauterietako diru laguntzak eskatzeko epea

Lasarte-Oriako Udalak ireki du dagoeneko aurtengo inauterietako diru laguntzak eskatzeko epea. Guztira 12.599 euro zuzenduko dizkio programa honi. Inauteriak martxoko lehenengo asteburuan ospatuko dituzte herrian. 

Inauteriekin zerikusia duten jarduerak garatuko dituzte pertsona fisiko edo juridikoak eskatu ahal dituzte laguntzak.  Urtarrilaren 25era arteko epea dago.