Iraupen luze eta motzeko ikastaroak, Gaztelekuan

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ira. 28a, 11:10
Gaztelekuko ikastaroak aurkeztu ditu Lasarte-Oriako Udalak

Gaztelekuko ikastaroak aurkeztu ditu Lasarte-Oriako Udalak. Gitarra, breakdance eta shuffle eta laguntza eskolarra izango dira ekainera arte eskainiko diren saioak. Parkour, autodefentsa feminista eta eskuko telefonoarekin bideoklipak grabatzeko saioak, berriz, urritik abendura izango dira.

Parkour ikastaroa bi taldeetan banatuko da, bata 12 eta 15 urte artekoa, eta bestea 16 eta 30 urte artekoa. Saioetan teknikaz gain, gizalegezko balioak ere landuko dira, udal ordezkariek azaldu dutenez. Honez gain, parte-hartzaileek kamiseta bereizgarria jantziko dute, eta parkour egiteko guneak mugarrituko dituzte.

Izena ematea gaur, irailak 28tik urriaren 5era arte egin daiteke, Gaztelekuko bulegoan.

Informazio gehiago, udalaren webgunean.