Emakumeen kategorian soilik hautagaitza bat jaso dute, beraz, Iraia Iparragirre futbolaria izango da omendua. Hain zuzen, bigarren fasean sartu da Lasarte-Oriako 2018ko kirolarien hautaketa. Denera hamar proposamen jaso dituzte.
Mutilen kategorian hiru dira hautagaiak: Aitor Manso karting pilotua, Ander Bardaji atezaina eta Raul Gomez Margallo korrikalaria. Kirol ibilbidearen kategorian, berriz, hauek dira proposamenak: Pili Bodegas triatoilaria, Andoni Illarramendi triatloilaria, Gomez Margallo bera, Amaia Andres atleta, David Martin kros korrikalaria eta Buruntzazpiko txirrindularitza eskola.
Lasarte-Oriako Kirol Batzordeko kideek bozkatuko dute bigarren fase honetan, azaroaren 17ra arte. 3tik 1erako lehentasuna eman beharko dute. Kirolaren galan omenduko dituzte kirolariak, abenduaren 15ean.