Urritik abendura, Pello Añorga eta Kontu Kantoiko lagunen eskutik ipuin kontalari saioak izango dira. Saio hauek haur eta gazte literatura suspertzeko programaren ekintzetako bat dira.
Pello Añorgak maleta liburuz betea ekarriko du 4 eta 5 urteko laguntxoentzat. Bina saio egingo ditu urrian eta azaroan: urrian 19an eta 30an eta azaroan 16an eta 30an.
6 eta 8 urte arteko gaztetxoek, berriz, Kontu Kantoiko lagunek kontatutako istorio eta hauetan oinarritutako marrazkiez gozatu ahalko dute hilabetean behin: urrian 25ean, azaroan 23an eta abenduan 12an.
Saio guztiak 18:00etan puntuan hasiko dira.
Lburutegiko arduradunek saioetan haurrek bakarrik egon behar dutela azpimarratu dute, baita behin ipuina hasi eta gero ezin direla gelatik atera ere.