Iparragirre Eraikuntza Lanak S.L leihoak ordezkatzeko lanetan

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mar. 23a, 10:42

Iparragirre Eraikuntza Lanak S.L enpresa arduratuko da Garaikoetxea I.P.ko  eta  BiyaK Bat helduen egoitzako leihoak ordezkatzeko lanak egiteaz. Lan horiek egiteko 5 proposamen aurkeztu ziren, eta horiek aztertu ondoren, aipatu Iparragirre Eraikuntzak Lanak S.L. egingo ditu leihoak ordezkatzeko lanak, 351.600 euroan. Hobekuntza gisa, baldintza agirietan eskatutakoa baino isolamendu akustiko eta termiko handiagoa eskaini du aipatu enpresak, inolako kosturik gabe. Lan horien kostua 288.023 eurokoa da. Horretarako, %60ko diru-laguntza eskatu zaio Eusko Jaurlaritzari eta ebazpenaren zain dira oraindik.
Bestalde, Biyak Bat Jubilatuen Elkarteko leihoei dagokien lanek  63.577 euroko kostua izango dute, eta Udalak ordainduko du osoki.