Indarkeria matxista ikustarazteko ekintzak

Txintxarri Aldizkaria 2017ko aza. 24a, 16:42
Azaroaren 25ean kontzentrazioa egingo dute Okendo plazan. Gaur, ostiralean, 'Lo que tu quieras Bernarda, y las demás ¿qué?' antzerki obra ikusteko aukera izango da, eta igandean, berriz, 'Una mujer fantástica' filma proiektatuko dute

Ostegunean, haurrentzat Txoko lila inauguratu  zuten liburutegian. Hezkidetzan oinarritutako liburuak haurren eskura egongo dira bertan. 

Ostean, Bea Egizabal ipuin kontalariak Baziren behin...neska abenturazaleak eta mutil ameslariak ipuina kontatu zien haurrei.
Aldi berean, Beldur Barik bideo lehiaketako sari banaketa ere egin zen, Manuel Lekuona kultur etxeko hitzaldi aretoan.

Aldi berean, Beldur Barik bideo lehiaketako sari banaketa ere egin zen, Manuel Lekuona kultur etxeko hitzaldi aretoan.

19:00etan egindako ekitaldian jaso zituzten sariak Jesus Zaballos alkatearen eta Lourdes Acevedo zinegotziaren eskutik. 

Hiru lan saritu ditu Udalak Beldur Barik bideo lehiaketan. Lehenengo kategorian, (12-17 urte) bi lan izan dira sarituak. Lehena, Ez Lasarten, ez inon  lan izan da, eta 300 euro eskuratu dituzte. Kategoria berdinean, Hindi to hindi lanak ere 150 euroko saria eskuratu du. 

Bigarren kategorian (18-30 urte), Aske nere buruaren jabe lana izan da saritua, eta hauek ere 300 euro jaso dituzte.