Ikasturte hasiera ederra

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urr. 19a, 13:30
Irakurle Txokoko kideek ikasturte honi hasiera eman zioten asteartean, TtakunEnean.

Lehenengo saioa berezia izan zen. Danele Sarriugarte azken hilabeteetan Irakurle Txokoko gidari izan denari agur beroa egin eta Uxue Alberdiri ongi etorria egin baitzioten mokadu baten inguruan.

Hori baino lehen, Ramon Saizarbitoriaren 'Lili eta biok' liburua aztertu zuten Danele eta Uxueren laguntzaz. Txokoko kideek liburuari buruzko haien iritzia eskaini zuten. Protagonisten arteko harremanak, bi garai ezberdinen nahasketa, gaixotasuna... gai ugari egon ziren mahai gainean. Istorioaren amaiera ere izan zen mintzagai.

Hurrengo saioa, azaroaren 15ean izango da. Honetan Alaine Agirre idazlearekin 'X hil da' liburuaren nondik norakoak ezagutuko dituzte. Herritarrak gonbidatuak daude saioetara hurbiltzera.