Ikastetxeetako lehen hezkuntzako ikasleek bertso emanaldiarekin amaitu dute ikasurtea

Txintxarri Aldizkaria 2017ko eka. 5a, 19:07
Landaberri eta Sasoeta ikastetxeko ikasleek ikasurte amaiera ospatu zuten Manuel Lekuona kultur etxean eskainitako bertso emanaldiarekin

Urtean zehar egindako lana erakusteko aukera izan zuten Landaberriko eta Sasoetako lehen hezkuntzako ikasleek. Ostegun arratsaldean guraso eta irakasleen aurrean eskainitako emanaldian, bertsotan aritu ziren bi ikastetxeetako gaztetxoak.

Kanta ezagunen bertsioak abestu zituzten. Hala nola, Urtz taldearen Kaixo, Latzen taldearen Laztana, La Pollaren Ellos dicen mierda edo Itoizen Lau teilaturen doinuak baliatu zituzten gai ezberdinen inguruan artizeko. Esaterako, LH atzean utzi behar izateari eta DBHn hasteari buruz kantatu zuten seigarren mailako ikasleek.

Unai Muñoa bertsolari eta irakasleak nabarmendu zuen "publiko zabalaren aurrean kantatzean gaztetxoek erakutsitako ausardia".