Igoera txikiagatik, protesta

Txintxarri Aldizkaria 2018ko urt. 19a, 10:45
Espainiako Gobernuak pentsioak %0,25 igoko dituela eman du jakitera, eta igoera txiki hori salatzeko protesta egin dute Lasarte-Oriako pentsiodunek, Okendo plazan

Espainiako Gobernuak pentsioak %0,25 igoko dituela eman du jakitera, eta igoera txiki hori salatzeko protesta egin dute Lasarte-Oriako pentsiodunek, Okendo plazan. Dozenaka herritar elkartu dira, horren aurkako aldarrikapena egiteko. 

Igoera xume horrekin 2,3 euro gehiago besterik ez dituzte jasoko pentsiodunek hilero. Datozen egunetan protesta gehiago egingo dituztela iragarri dute.