Poltsa biodegradagarriak behar dituzten pertsonek udaletxe zaharreko harrerara hurbildu beharko dute kontainerreko txartelarekin. Txartela txartel-irakurgailura hurbildu eta makinak 50 poltsako sorta emango die.
Udalak jakitera eman duenez, erabilera desegokiak saiheste aldera, erabiltzaile bakoitzak 4 hilean behin eskuratu ahalko ditu poltsak. Gauzak honela, uztailean eta abuztuan merkatuan poltsa biodegradagarriak jaso zituzten herritarrek ezingo dute makina erabili datorren urriaren 25era arte.
Era berean, makinan gorabeherarik gertatuz gero, arazoa jakinaraztea eskatzen du Udalak, berria baita eta probako epe bat behar baitu.