Hirugarren amaitu du Beñat Carbayedak Euskadiko ziklo kros txapelketa

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urt. 3a, 10:55
IV. Beasaingo ziklo kros sari nagusia jokatu zuten pasa den igandean. 30:32.190ko denbora eginda, hirugarren helmugaratu zen lasarteoriatarra. 2,605 km-ko ibilbidea osatu zuten parte hartzaileek, eta Carbayedarekin batera, Diego Ruiz de Arcaute Diaz de Aldak (lehen postua) eta Aimar Erostarbe Ugartek (bigarren postua) osatu zuten kadeteen podiuma.