Hiru urterako hitzarmena egin du udalak Megaba elkartearekin

Txintxarri Aldizkaria 2017ko uzt. 28a, 14:53
Urtean 5.100 euro inguru jasoko ditu elkarteak errege magoen kabalgata antolatzeagatik urtarrilaren 5ean

Udalak hurrengo hiru urteetan errege magoen kabalgata antolatzeko laguntza emango dio Megaba elkarteari; horretara konprometitu da Jesus Zaballos alkatea. Ondorioz, Megaba elkarteak hiru urteetan 15.000 euro baino gehiago jasoko du. Aurten 5.105 euro emango dizkiote. Hurrengo urtean, berriz, 5.176 euro. Eta, 2019an, 5.248 euro. Horrez gainera, udalak udal instalazioak utziko dizkio elkarteari, tasarik kobratu gabe, elkarteak bere jarduera bete dezan. 

Trukean, Megaba elkarteak urtarrilaren 5eko desfilea antolatuko du, eta karroza prestatu. Atsobakar egoitzara  ere joango dira, opariak banatzera. 

Gainera, errege magoak haurren eskutitzak jasoko dituzte Okendo plazan eta Brigidatarren komentuaren inguruetan. Udaletxeko balkoira ere igoko dira karameluak botatzera.