Hiru domina Hego EHko txapelketatik bueltan

Txintxarri Aldizkaria 2017ko aza. 3a, 10:29

Hego Euskal Herriko saskibaloi txapelketatik domina banarekin itzuli dira herrira jokalari lasarteoriatarrak

Judith Navarro kadeteak urrea lortu du, Eñaut Buiza infantilak zilarra, eta Aitor Anabitarte kadeteak brontzea. Hirurek Donostiako Easo taldean jokatzen dute.
Navarrok Arabako selekzioari irabazi diofinalean (77-49). Mutilen kategorian, Anabitartek brontzea kolkoratu du, Nafarroari 85-55 irabazita. Buizak, berriz, zilarra, Bizkaiaren aurka 76-67 galduta.