EAEko hezkuntza publikoko irakasleek, heziketa bereziko hezitzaileek, sukaldariek, garbitzaileek eta haurreskolak partzuergokoek greba eguna dute gaur, eta Lasarte-Oriako ikastetxeek ere bat egin dute deialdiarekin. Guztiek bat egin dute murrizketen aurka.
Horrela, kontzentrazioa egin dute, 11:00etan, Okendo plazan. Bertan bildu dira herriko zenbait irakaslea, guraso eta baita haur ere. Hamabost minutuko elkarretaratzea egin ostean, trena hartu eta Donostiako manifestaziora joan dira.
Sindikatuen babesa izan du gaurko greba deialdiak; ELA, LAB Steilas, CCOOk eta UGTk egin dute mobilizazioarekin bat.