Herriko merkatalguneetan aparkatu du gaur Sahararen Aldeko Euskal Karabanak. Herrian zehar dabil egunotan, sahararrentzat elikagaiak eta garbitasun produktuak biltzen. Datorren asteko ostiralera arte, Lasarte-Oriako hainbat gune zeharkatuko dituzte.
Super BM, Eroski, Dia eta Urbil zentroetan ibili dira gaurko egunean zehar. Herritar ugarik hartu du parte, eta euren erosketa saskietatik hainbat produktu atera, eta karabanarako kaxetan sartu dituzte, Mendebaldeko Saharara bidaltzeko gero.
Honako produktuak bildu dituzte: lekaleak, arroza, pasta, atuna eta sardinak oliotan, azukrea eta konpresak.