Herritarrak aktibatzeko dinamikak abiatuko ditu Sarek
Herritarren Sareak hainbat ekintza antolatu ditu eskualdean datozen asteetan, "herritarrak aktibatzeko". Presoen urrunketaren aurka eta haien eskubideen alde lan egiten du taldeak. Lehen ekitaldia Lasarte-Orian izango da, ostiral arratsaldean

ETAk azken agiria kaleratu zuen joan den astean, bere ibilbidea amaitutzat emateko. Halere, oraindik lan asko dago egiteko, gatazkaren ondorioak konpontzeko baitaude. Euskal presoen gaia da horietako bat; etxetik urrun daude asko eta asko, eta ez dira haien eskubideak errespetatzen. Lau urte dira Sare sortu zela, hain zuzen eskubide horiek defendatzeko helburuz. Horretarako,  "herritarren aktibazioan" sinesten du taldeak. Hainbat  ekitaldi prestatu dituzte datozen asteetarako, presoen errealitatea ezagutaratzeko. 

Lasarte-Orian izango da lehena, ostiralean, Okendo plazan, 19:00etan. Errezitaldi kulturala egingo dute, herriko presoen egoeraren berri emateko. Egun lau lasarteoriatar daude kartzelan, denak Euskal Herritik urrun. 

Motxiladun haurrak
Hurrengo egunean, larunbatean, Hernanin egingo dute ekitaldia, gaztetxoekin, hain zuzen, motxiladun haurrekin. Espetxe politikaren eraginez gurasoren bat, edo biak, urruneko kartzela batean dituzten haurrak dira horiek. Ikastetxeekin elkarlanean eginiko egitasmoa da . Porrotx pailazoarekin margotze saioa egingo dute. Lasarte-Oriako bi haur daude egun egoera horretan. Kilometro asko egin behar dituzte astero-astero haien gurasoak denbora tarte labur batean ikusteko.

Eskualdeko herritarrek batera egingo dute hurrengo asteko ekimena, maiatzaren 20an. Lau herrien arteko gune batean bilduko dira, Santa Barbaran. Lasarte-Oriatik 10:30ean aterako dira eliza ondotik. Hurrengo ekitaldiak eskualdeko gainerako herrietan egingo dituzte. Esaterako, Joseba Azkarragak hitzaldia emango du hliaren 24an, Urnietan. Andoain eta Usurbilen Sare Herritarraren aurkezpena egingo dute, baina data ez dute oraindik finkatu.

Urnietan egin du prentsaurrekoa euskaldeko Sare Herritarrak, ekimenen berriemateko. Urruntze politikaren amaiera, eta gaixo dauden presoen kaleratzea eskatzen dute, besteak beste. "Askotariko ahotsek eta pentsaerek" osatzen dute elkartea. 

ARGAZKIAK
BIDEOAK
blog comments powered by Disqus
OHARRAK
  • Santa Teresa ikastetxearen eskertza
    Donostiako Santa Teresa Ikastetxeak 2018ko Azoka Solidarioa aurrera ateratzeko eta antolatzeko lagundu duzuen enpresa, pertsona eta familia guztiei eskerrak eman nahi dizkizue. Gomendatu zaizkigun Proiektu solidarioak aurrera eramaten lagundu diguzuelako, eskerrik asko guztioi. Datorren urtean ere zuen laguntzaren zain izango gara. Mila esker.
  • 60ean jaiotakoen afaria
    1960ean jaiotakoen afaria antolatu dute maiatzaren 26an, larunbata. Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko 615 781 117 zenbakira deitu, Joselu.
  • Odol ateratzea
    Hilabeteko azken astelehenean, maiatzaren 28an, eman ahal izango da odola Osasun Zentroan, 17:30etik 20:30era. Anima zaitezte, odola ordezkaezina da eta odol falta dago!
Lasarte-Oria
Gaur ez dago ekitaldirik Lasarte-Orian.
ZORION AGURRAK
LEIRE
Zorionak Leire!! 15 urte bete dituzula oraindik ez dugu sinisten!! Jarraitu irrifartsu!!
AZKEN PDFa
1422 ( Maiatzak 18 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Urbistondo ( Astelehena)
San Frantzisko 1
Tel: 943 366567
ASTEA
    • Gandarias-Uribe ( Asteartea )
      IƱigo de Loyola 9
      943 019521
    • Orue ( Asteazkena )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • De Miguel ( Osteguna )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Lasa ( Ostirala )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Gil ( Larunbata )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    • Gil ( Igandea )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48