8.376 euro banatu ditu Lasarte-Oriako Udalak herriko elkarteen artean. 2017. urtean aurrera eramandako ekintzak babesteko, bost kultur elkarte aurkeztu dira diru laguntzen deialdira, eta oinarrien araberako balorazioa egin ostean, diru laguntzak jaso dituzte.
Zabaleta auzo elkarteak 2.812 euro jaso ditu; Virgen de Guadalupek 2.313 euro; Danok Kidek 2.127 euro; Lan eta lan elkarteak 775 euro eta Sasoeta Sasoian elkarteak, berriz, 349 euro. Horiekin batera, seigarren elkarte bat ere aurkeztu zen deialdira, baina gastuak baino diru sarrera handiagoak aurkeztu izanagatik ez dute laguntzarik jaso.
Burunzpe guraso elkartea ere diruz lagunduko du udalak. Eskola orduz kanpoko jarduerak babesteko bideratuko da laguntza, eta 3.785 euro jaso dituzte 2017. urteko programagatik.