Herriko ikastetxeetako irakasleak hezkuntzako grebarekin bat

Txintxarri Aldizkaria 2017ko maiatzaren 16a

Hainbat irakasle Okendo plazan bildu dira hezkuntzako grebarekin bat egiteko asmoz

"Eusko Jaurlaritzak inposatutako murrizketengatik" greba egitea erabaki dute EAEko hezkuntza publikoko hainbat irakaslek. Lasarte-Oriako ikastetxeetakoek ere bat egitea erabaki dute, eta Okendo plazan egin dute elkarretataratzea Donostiako manifestaziora abiatu aurretik.

ELA, LAB, Steilas, ESK, CNT eta CCOO sindikatuek bat egin dute greba deialdiarekin.