Herrian gertatutako lapurretak salatu ditu Aterpea Elkarteak

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mar. 24a, 10:36
Lapurreta ugari gertatu dira azken boladan Lasarte-Oriako establezimendu hainbatetan, eta horiek salatu eta gaitzesteko agerraldia egin zuten Aterpea Elkarteko establezimenduetako arduradun ugarik atzo. Bertan, une askotan jasaten duten babesgabetasuneko egoera salatzearekin batera, udaltzaingoaren eta ertzaintzaren instantziei presentzia handiagoa eta herriko establezimenduen babes handiagoa eskatu nahi izan zien Ramon Ormazabal Aterpeako lehendakariak. Guzti honekin batera,kaltetu guztiei babesa adierazi zien Ormazabalek.