Harremanak "giro onean" eta berdintasunean bizitzeko gida

Txintxarri Aldizkaria 2017ko eka. 21a, 19:02
Gaztetxoek bikote eta laguntasun harremanak modu osasusuntsuan bizitzeko gida aurkeztu du Udalak

Egungo nerabeek bizi dituzten harremanak kezkatuta, Lasarte-Oriako Udalak gaztetxoei zuzendutako eskuorria aurkeztu du. Hori dela eta, bi jarrera mota bereizi dituzte gidan lan egin duten teknikariek: "rollo ona" sortzen dituztenak batetik, eta  "rollo txarra" sortzen dutenak bestetik. Modu grafiko eta ulerterrazean, jarrerak identifikatu ahal izango dituzte. Halaber, "giro txarra" sortu ondorengo urratsak emateko laguntza jasoko dute eskuorrian.

Gurasoentzako lagungarri diren zenbait aholku ere bildu dituzte.

Bestalde, gaztetxoen artean seropositibo kasuetan emandako gorakadak kezkatuta, kanpaina berria abiatu dute San Pedro jaietara bideratuta Gehiturekin batera. Gazteek gehien zapaltzen dituzten tabernetan doako preserbatiboak eskainiko dituzte, informazio gida batekin. Halaber, farmazietan doako azterketak egingo dituztela azaldu dute.

Aipatutako eskuorrietan laguntza eskuratu ahal izateko zenbait telefono aurkitu ahal izango dira.