Harkaitz Canoren 'Mecanografiak' antologia liburua kalean da

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ira. 22a, 12:00
Irati Jimenez idazleak aukeratutako narraziorik onenak batuta osatu du azken lana. Irakurlearen plazera du helburu

Hogeita zortzi narraziok osatu dute Harkaitz Cano idazle lasarteoriatarraren azken lana. Mecanografiak izena eman dio, eta hogei urtean zenbait liburu eta narraziotan idatzitakoak aukeratuta osatu dute lana. Irati Jimenez idazleak aukeratu ditu ipuinak.

Mikroipuinak, fantastikoak, errealistak, metaliterarioak, umoretsuak, gordinak, surrealistak eta satirikoak dira aukeratutako pasarteak. Helburu argia du: irakurlearen plazera bilatzea.