Hamar urte bete ditu Arrieskalleta elkarteak

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mai. 31a, 14:37
Arrieskalleta elkarteko bazkideek festa ederra egin zuten joan den larunbatean, hamar urte bete dituztela-eta. Pintxoak eta Bereziartua sagardoa dastatu zituzten.

Hamar urte egin ditu aurten Arrieskalletak. Elkarteko kideek ez zuten aukera pasatzen utzi eta behar bezala ospatu zuten Kale Nagusian dagoen egoitzan bertan. Hamaiketako ederra egin zuten, pintxo goxoak eta sagardo freskoa (Bereziartua etxekoa) dastatuz. 

Gaur egun 80 bazkide ditu Arrieskalletak. Alberto Guisasola da lehendakaria, eta Jose Manuel Hernando lehendakariordea. Bi horiez gain, beste hainbat herritarrek osatzen dute zuzendaritza taldea: Tomas eta Eneko Pascual, Iñigo Azkona (idazkaria), Michel Herrero eta Enrique Basterrak, hain justu. Hamaiketakoa egin ostean, zuzendaritza taldeko kideek elkartean bazkaldu zuten.