Gurutze Gorria diruz lagundu du udalak

Txintxarri Aldizkaria 2017ko abe. 15a, 11:15
Asteartean sinatu zuen udalak hiru urterako hitzarmena Gurutze Gorriarekin

Gipuzkoako Gurutze Gorriaren gastu orokorraren parte bat finantzatuko du Lasarte-Oriako Udalak, sinatu duten hiru urterako hitzarmenaren bidez. Urte bakoitzean 3.000 euroko laguntza izango du erakundeak, eta zenbait konpromiso izango ditu herriarekin, besteak beste, Adinekoak Omenaldi Asteko jardueretan laguntza eskaintzea, Zerbitzu Sozialen erabiltzaile diren familiei elikagaiak banatzea, pobrezia energetiko kasuak kudeatzea, eta jubilatuei hilean bitan tentsioa hartzea.