Guraso elkarteen programak diruz lagunduko ditu udalak
Buruntzpe, Landaberri eta Oriartekide guraso elkarteekin lankidetza hitzarmena sinatu dute

41.506 euroko diru sorta banatuko dute ikastetxeetako guraso elkarteen artean. Hitzarmenaren bidez, sarean egiten dute lan hiru guraso elkarteek, adostutako programetan euskararen erabilera sustatzeko.
Buruntzpek 10.130 euroko programa aurkeztu du, eta 7.992 euroko diru laguntza emango dio udalak. Landaberrik 12.400 euroko programarentzat 9.845 euro jasoko ditu, eta Oriartekideri, berriz, 23.669 euro emango dizkiote, 24.209 euroko programari aurre egiteko.
Adostutako programen artean daude Irakutrezin, Esazu, Irria eta Irrintzi aldizkariak, Hezitzaileek asko egin dezakete  eta Euskaraldia egitasmoak.  

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
OHARRAK
  • San Tomaseko postua
    Abendua gertu dugu, eta Ttakun elkarteko Kultura saila San Tomas eguneko azoka prestatzen hasi da. Arratsaldez egingo da azoka; postua jarri nahi duten herritar edo elkarteek abenduaren 15a baino lehen eskaera egin behar dute. Bi baldintza bete behar dituzte: batetik, eguneko giroan txertatzea, hau da, baserritarrez jantzia joatea. Bestetik, harrera euskaraz egitea. Izen ematea egiteko kultura@ttakun.com helbidera mezua bidali behar dute interesatuek; elkartearen izena edo taldearen arduradunaren izena eman behar da. Kultura saileko arduraduna ahal duen azkarren jarriko da harremanetan interesatuekin.
  • Beltzak taldeko zestoa
    Beltzak Errugbi Eskolako zesto handia abenduaren 21ean zozketatuko dute, ONCEko zozketaren azken lau zenbakiekin. Errifak taberna laguntzailetan daude.
  • Erketzen Eguberri errondako entseguak
    Erketz EDT taldea abenduaren 24ean herriko baserrietatik kantari irtengo da. Hitzordua prestatzeko bi entsaio egingo ditu abenduaren 13 eta 20an 20:00etan taldeko lokalean, KZgune ohia..
ZORION AGURRAK
JON
Zorionak Jon. Gure etxeko txikiak bi urte bete ditu. Asko maite zaitugu!!!! Muxu erraldoi bat.
AZKEN PDFa
1443 ( Azaroak 30 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Urbistondo ( Asteazkena)
San Frantzisko 1
Tel: 943 366567
ASTEA
    • Gil ( Osteguna )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    • Orue ( Ostirala )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Acha-Orbea ( Larunbata )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Acha-Orbea ( Igandea )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Urbistondo ( Astelehena )
      San Frantzisko 1
      943 366567
    • Gil ( Asteartea )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48