Gozatzeko moduko larunbata iragarri du Jalgunek abenduaren lehenerako
Hamabigarren jaialdia egingo dute abenduaren 1ean kultur etxean. Aurten Zabaleta Auzolaneko, Gazteklubeko eta Semblante Rocieroko lagunek parte hartuko dute taulagainean

Gozatzeko jaialdia iragarri du Jalgune Elkarteak abenduari hasiera emateko. Erlaxatu eta hilabeteko lehen larunbataz, patxadaz disfrutatuko dute emanaldira gerturatuko diren herritarrek.

Larunbatetan, aste guztiko nekeak berreskuratzeko ez dute iratzargailuaren beharrik izaten esnatzeko. Astean zehar baino lo apur bat gehiago eginez ekiten diote egunari, baina ez edonola. "Pozik" esnatzen direla aitortu dute elkarteko kideek astearte arratsaldean jaialdia aurkezteko egindako aurkezpen ekitaldian. "Larunbatak dira gure asteko egunik gustukoenak". Ez dute lanera joan beharrik, eta horregatik umorez ekiten diote egunari goiz-goizetik. Gosaltzeko ordua ere hamaiketakoarenarekin elkartzen zaie gehienetan, eta bazkal ostea iristeko desiatzen egoten dira. "Jalgunen elkartzen gara arratsaldetan, eta lagunartean, izugarri ondo pasatzen dugu".

Elkarteko ekintza dibertigarriez gain, Lasarte-Oriak ere hamaika ekintzetan parte hartzeko aukera eskaintzen die. Beste zenbaiten ekintzen artean, Inauterietako konpartsekin mozorro festaz gozatzen dute urtero. Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin ere une ederrak igaro dituzte, eta 'Hermandad de la Virgen del Rocio'-ko erromerian rocieroak bihurtzen dira Jalguneko herritarrak.

Jaialdi dozena osatuko dute aurtengoarekin. Arratsaldeko 18:00etan zabalduko dituzte kultur etxeko ateak, eta arratsaldeaz gozatzeko euren esku dagoen guztia egingo dutela ziurtatu dute. Horregatik gonbita luzatu dute ekitaldiaz gozatzera animatu daitezen herritarrak, larunbat arratsalde dibertigarria igaro dezaten guztiek batera.

ARGAZKIAK
BIDEOAK
blog comments powered by Disqus
OHARRAK
  • San Tomaseko postua
    Abendua gertu dugu, eta Ttakun elkarteko Kultura saila San Tomas eguneko azoka prestatzen hasi da. Arratsaldez egingo da azoka; postua jarri nahi duten herritar edo elkarteek abenduaren 15a baino lehen eskaera egin behar dute. Bi baldintza bete behar dituzte: batetik, eguneko giroan txertatzea, hau da, baserritarrez jantzia joatea. Bestetik, harrera euskaraz egitea. Izen ematea egiteko kultura@ttakun.com helbidera mezua bidali behar dute interesatuek; elkartearen izena edo taldearen arduradunaren izena eman behar da. Kultura saileko arduraduna ahal duen azkarren jarriko da harremanetan interesatuekin.
  • Beltzak taldeko zestoa
    Beltzak Errugbi Eskolako zesto handia abenduaren 21ean zozketatuko dute, ONCEko zozketaren azken lau zenbakiekin. Errifak taberna laguntzailetan daude.
  • Erketzen Eguberri errondako entseguak
    Erketz EDT taldea abenduaren 24ean herriko baserrietatik kantari irtengo da. Hitzordua prestatzeko bi entsaio egingo ditu abenduaren 13 eta 20an 20:00etan taldeko lokalean, KZgune ohia..
ZORION AGURRAK
JON
Zorionak Jon. Gure etxeko txikiak bi urte bete ditu. Asko maite zaitugu!!!! Muxu erraldoi bat.
AZKEN PDFa
1443 ( Azaroak 30 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Urbistondo ( Asteazkena)
San Frantzisko 1
Tel: 943 366567
ASTEA
    • Gil ( Osteguna )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    • Orue ( Ostirala )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Acha-Orbea ( Larunbata )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Acha-Orbea ( Igandea )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Urbistondo ( Astelehena )
      San Frantzisko 1
      943 366567
    • Gil ( Asteartea )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48