Gospel doinuak Gabonetan

Txintxarri Aldizkaria 2018ko abe. 30a, 18:54
Black Harmony Gospel Singers taldeak eskaini du Manuel Lekuona kultur etxeko 2018ko azken kontzertua

Black Harmony Gospel Singers taldeak 24 urte daramatza musika estilo hori hara eta hona zabaltzen. Jeremy Viraye zuzendariak sortu zuen, 1994an; makina bat emanaldi eskaini dituzte ordutik, mundu mailako talderik ospetsuenetako bat bihurtzeraino. Lasarte-Oriara etorri ziren atzo arratsaldean, Gabonei gospel ukitu bat ematera. Gogotik gozatu zuten ikus-entzuleek. Txalo bakarrik ez, kantatu eta dantzatu ere egin zuten.

Black Harmony taldearen emanaldien ezaugarrietako bat da hori: beti saiatzen dira ikus-entzuleak emanaldiaren parte sentiarazi eta euren parte-hartzea sustatzen. Lehenengo abestia bukatu bezain laster, kideetako batek mikrofonoa hartu zuen, eta ikus-entzuleei esan zien txalo egin zezaketela, abestu eta dantzatu. Ordubete pasatxo iraun zuen 2018ko azken kultur emanaldiak.

Argazki galeria