Gorputzetik idatzitako narrazioa

Txintxarri Aldizkaria 2018ko aza. 17a, 17:56
"Ezpainetakoa" izenburupeko narrazio kronologikoa argitaratu du Ane Labakak. Iazko Peru Abarka lehiaketako narraziorik onenaren saria irabazi zuen, eta Malen Amenabar ilustratzailearekin batera kaleratu du

Ezpainetakoa izenburupeko narrazio kronologikoa argitaratu du Ane Labakak. Lehen pertsonan idatzitako lana "biluzte ariketa" izan da, "kontakizun intimoa, gorputzetik idatzia". Iazko Peru Abarka lehiaketako narraziorik onenaren saria irabazi zuen, eta Malen Amenabar ilustratzailearekin batera kaleratu du.