Ezpainetakoa izenburupeko narrazio kronologikoa argitaratu du Ane Labakak. Lehen pertsonan idatzitako lana "biluzte ariketa" izan da, "kontakizun intimoa, gorputzetik idatzia". Iazko Peru Abarka lehiaketako narraziorik onenaren saria irabazi zuen, eta Malen Amenabar ilustratzailearekin batera kaleratu du.