Gora San Fermin!

Txintxarri Aldizkaria 2018ko uzt. 6a, 15:26
Udako Txokoetako gaztetxoek eta begiraleek Iruñeko festa handiak ospatu dituzte gaur goizean. Txupina bota ostean, zezenen aurrean egin dute lasterka, Okendo plazan

Zuri eta gorri kolorez jantzi da gaur goizean Okendo. Ttakunek antolatutako Udako Txokoetako gaztetxoek primeran pasa dute Iruñeko sanferminak ospatzen. Giharrak berotzeko ariketak egin eta gero, txupina bota dute, eta zezenen aurrean lasterka egin gero. 

Ortzadarneren laguntzarekin, sanferminetako abestia kantatu dute neska-mutilek eta begiraleek, ozen: "Sanferminetara, ongi pasatzera, festak eta zezenak, guztiak ikustera...!". Goiz ederra pasa dute, Lasarte-Oriako sanferminetan dibertitzen.

Argazki galeria