Gomezek Kirolprobak liga eskuratu du

Txintxarri Aldizkaria 2018ko urt. 12a, 11:00
Raul Gomez Margallo herritarrak Kirolprobak Ligako lehen postuan amaitu du 2017 urtea

Raul Gomez Margallo herritarrak Kirolprobak Ligako lehen postuan amaitu du 2017 urtea, 1462,76 punturekin. Laugarren aldiz eskuratu du liga.

Baina ez da lehen postuetan izan den herritar bakarra; Gorka Gilek hirugarren postua eskuratu du beteranoetan, Maite Salazar laugarren izan da seniorretan eta Arantxa Zapatak postu bera lortu du beterano bigarren mailan.