Raul Gomez Margallo herritarrak Kirolprobak Ligako lehen postuan amaitu du 2017 urtea, 1462,76 punturekin. Laugarren aldiz eskuratu du liga.
Baina ez da lehen postuetan izan den herritar bakarra; Gorka Gilek hirugarren postua eskuratu du beteranoetan, Maite Salazar laugarren izan da seniorretan eta Arantxa Zapatak postu bera lortu du beterano bigarren mailan.