Gogotsu hartu dute parte herritarrek Mugikortasun Asteko ekintzetan

Txintxarri Aldizkaria 2017ko ira. 22a, 22:06
Etxean geldirik geratu ordez, kalera atera dira lasarteoritarrak, Mugikortasun Asteko ekintzetan parte hartzera. Gaztetxoenek gozatu dute gehien.

Herritarrek (gaztetxoek bereziki) ederki pasa dute Mugikortasun Asteko gaurko ekintzetan. 16:30ean hasita, hainbat jolas eta jarduera egin ahal izan dituzte: bizikletan zirkuituak, herri kirolak, futbola, segway deritzen ibilgailuetan bueltaxka bat...ez dira aspertu. Era berean, bizikleta gainean pare bat martxa ere egin dituzte, begiraleek lagunduta. Adinaren arabera banatu dituzte haurrak: gaztetxoenak atera dira lehenengo, eta helduxeagoak gero.

Bien bitartean, bigarren eskuko bizikletak egon dira ikusgai plazan bertan, eta baita Mugikortasun Asteko ekintzen argazki erakusketatxoa ere. Eguraldiak lagundu du eta ekintza guztiak programatu bezala egin ahal izan dituzte.