Gizarte-intereseko diru-laguntzak eskuragarri

Txintxarri Aldizkaria 2017ko aza. 25a, 10:00
Lasarte-Orian, ongizate sozialaren garapenerako lan egiten duten erakundei zuzendutako diru-laguntzen oinarriak argitaratu dira. Aurten 17.500 euro bideratu ditu udalak. Proiektuko gehienez 2.800 euro izango dira.

Lasarte-Orian, ongizate sozialaren garapenerako lan egiten duten erakundei zuzendutako diru-laguntzen oinarriak argitaratu dira. Aurten 17.500 euro bideratu ditu udalak. Proiektuko gehienez 2.800 euro izango dira.

Azaroaren 22tik hasita, 30 egun baliodun daude eskaerak egiteko. Oinarrien xedea diru-laguntzak emateko prozedura arautzea da.

Diru-laguntzen onuradunak Gizarte Zerbitzuen eremuan jarduerak egiten dituzten  pertsona edo  elkarteak izango dira: biztanle guztien ongizatea sustatzen dituztenak eta, bereziki, gizartetik baztertzeko arriskua dagoen situazioetan, haurren babesgabetasuneko egoeretan eta mendekotasun arriskua dagoen situazioetan eskuhartzen dutenak.

Irabazi-asmorik gabeko Gipuzkoako elkarte edo pertsona fisikoek eskatu ahal izango dituzte diru-laguntza hauek, betiere haien jarduerak oinarri hauen xedearekin bat baldin badatoz eta zerbitzua Lasarte-Oriako udalerrian ematen badute. Era berean, diru-laguntzen onuradun izan daitezke udalerriarentzat interesekotzat jo daitezkeen jarduerak egiten dituzten Gipuzkoako entitate sozialak, nahiz eta zuzenean Lasarte-Orian zerbitzurik ez eman.

Diru-laguntza bakoitzaren zenbatekoak ezingo du 2.800 euroko kopurua gainditu. Entitateak eskatutako kopurua ere ezingo da kopuru hori baino gehiagokoa izan. Elkarte edo eta pertsona fisiko bakoitzak proiektu bakar bat aurkez dezake.

Proiektu guztiak diruz lagunduko dira lortu duten puntuen arabera. Oinarriak, irizpide eta balorazio-mugak GAOn ikus daitezke.