Gizarte-ekonomiaz hausnartzen
Hainbat lasarteoriatarrek hartu dute parte Elkarbizik antolatutako ikastaroan: 'Bestelako ekonomia elkarbizitza eredu berrirako'. Villa Mirentxu bete egin da larunbat goizean. Carlos Etxeberri kazetariak zuzendu du ekitaldia

Gizarte-ekonomiaz luze eta zabal hausnartu dute hainbat lasarteoriatarrek larunbat honetan, Elkarbizik eta BaMP taldeak elkarrekin antolatutako ikastaroan. Bestelako ekonomia elkarbizitza eredu berrirako du izena ikastaroak. Carlos Etxeberri kazetariak zuzendu du ekitaldia.

Gizarte-ekonomian aski ezagunak diren asmo eta esperientziak partekatu dituzte ikus-entzuleekin Isaias Hernandok (Komunioko Ekonomia), Joxe Mari Larramendik (Mondragon Korporazioko kide izan zen), Joannes Rosok (TZBZ kooperatibako partaidea), Miguel Angel Laspiurrek eta Jose Luis Madinabeitiak (ALE elkarteko zuzendaritzako kideak). Partaideek arretaz entzun dituzte bost hizlarien gogoetak, eta bukatu aurretik euren galdera eta zalantzak partekatu dituzte.

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
OHARRAK
  • San Tomaseko postua
    Abendua gertu dugu, eta Ttakun elkarteko Kultura saila San Tomas eguneko azoka prestatzen hasi da. Arratsaldez egingo da azoka; postua jarri nahi duten herritar edo elkarteek abenduaren 15a baino lehen eskaera egin behar dute. Bi baldintza bete behar dituzte: batetik, eguneko giroan txertatzea, hau da, baserritarrez jantzia joatea. Bestetik, harrera euskaraz egitea. Izen ematea egiteko kultura@ttakun.com helbidera mezua bidali behar dute interesatuek; elkartearen izena edo taldearen arduradunaren izena eman behar da. Kultura saileko arduraduna ahal duen azkarren jarriko da harremanetan interesatuekin.
  • Beltzak taldeko zestoa
    Beltzak Errugbi Eskolako zesto handia abenduaren 21ean zozketatuko dute, ONCEko zozketaren azken lau zenbakiekin. Errifak taberna laguntzailetan daude.
  • Erketzen Eguberri errondako entseguak
    Erketz EDT taldea abenduaren 24ean herriko baserrietatik kantari irtengo da. Hitzordua prestatzeko bi entsaio egingo ditu abenduaren 13 eta 20an 20:00etan taldeko lokalean, KZgune ohia..
ZORION AGURRAK
JON
Zorionak Jon. Gure etxeko txikiak bi urte bete ditu. Asko maite zaitugu!!!! Muxu erraldoi bat.
AZKEN PDFa
1443 ( Azaroak 30 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Urbistondo ( Asteazkena)
San Frantzisko 1
Tel: 943 366567
ASTEA
    • Gil ( Osteguna )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    • Orue ( Ostirala )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Acha-Orbea ( Larunbata )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Acha-Orbea ( Igandea )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Urbistondo ( Astelehena )
      San Frantzisko 1
      943 366567
    • Gil ( Asteartea )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48