Gironako lagunak bisitan

Txintxarri Aldizkaria 2015ko uzt. 3a, 10:13
Bihar Kataluniako Lladó herriko Re Mi Band koralak eguna pasako du Xumela koruko lagunekin batera Euskal Herrira egingo duten bisita dela eta. Okendon 19:30ean egingo dute emanaldi berezia.

Joan den urtean izan zen Xumela, Hondarribiko Olagarro eta Zarauzko Montetxio koruko lagunekin batera Gironan kantari lau egunez.

Aurten Euskal Herriko koruek luzatutako gonbidapenari erantzunez gure artean izango dira katalanak. Goizean goiz Pasaiako Alabaola museora egingo dute txangoa eta 13:00etan Zarauzko musika plazan kantaldia partekatuko dute Kataluniako eta Euskal Herriko koruek.

Elkarrekin bazkaldu ondoren herriaren bisita gidatua egingo dute. Arratsaldeko 19:30ean, oraingo honetan, Lasarte-Oriako Okendo plazan, Xumelak eta LLadó-ko Re Mi Band koruak bat egingo dute. Ttakunek topaketaren antolakuntzan lagundu du eta elkartetik sustatzen den herriko plaza dantza taldeak parte hartuko du honetan. Taldeek Sardana eta hainbat euskal dantza egitera gonbidatuko dituzte bertaratutako herritarrak ere. Bukatzeko elkarrekin mokadua jan eta topa eginez hurrengo bat arte agurtuko dute elkar.

Xumelatik herritarrak topaketa honetara gerturatzea gonbidatzen dituzte.