Gipuzkoako zaharren egoitzetako hitzarmena negoziatzeko mobilizazioak egiten ari da LAB sindikatua

Txintxarri Aldizkaria 2018ko abe. 5a, 17:11
Duela bi urte hasi zuten borroka, eta egoerak "berdin" jarraitzen duela salatu dute.

"Patronalak ez du proposamenik aurkeztu, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak gatazkaren aurrean beste alde batera begiratzen du". 
ELA da ordezkaritza gehien duen sindikatua, baina mahaira ez etortzearekin "negoziazioa blokeatzen" ari dela azaldu dute sindikatuko kideek. 
Abenduaren 11a eguerdian bilduko da berriz ere mahai negoziatzailea, eta bertara patronalek proposamena ekarriko dutela esan dute. Hainbat gauza eskatzen dituzte langileek: soldatak areagotzea, kontratazio zuzena, mugagabea eta lanaldi osokoa, ratioen inguruko neurriak hartzea, formazioa eta prestakuntza kontuan hartzea, 20 minutuko atsedenaldia ordaintzea eta norbere eginkizunetarako egunak hartzeko aukera. 

Negozioazioak aurre egin ezean, mobilizatzen jarrituko dute.