Gipuzkoa Zutik mugimenduak salatu du erraustegia eraikitzeko lanak hastear direla

Txintxarri Aldizkaria 2017ko api. 26a, 19:06

Ohartarazi dutenez, "lanak hasteko eremua prestatzen hasi dira"

Gipuzkoa Zutik herri mugimenduko kideen arabera, "Zubietako erraustegia eraikitzeko eremua prestatzen hasi dira". Egoera salatzeko bideoa zabaldu dute. Halaber, deialdia luzatu dute hurrengo hilabeteetan egingo dituzten ekimenetan herritarrek parte har dezaten.

"Erraustegirik ez, ez goaz etxera" dioen pankarta ere zabaldu dute obra eremuan, eta azpiegitura bera "proiektu ero eta kaltegarria" dela salatu dute.