Gaztetxoak, herriko lanbideak ikasten

Txintxarri Aldizkaria 2017ko uzt. 21a, 12:30
Lasarte-Oriako Aterpea Merkatarien elkartearekin elkarlanean, herriko lanbideak gertutik ezagutzen aritu dira asteotan txokotako gaztetxoak. Egun batez bada ere, lorezainen, bidaia agentzietako langileen, eta kafe saltzaileen egunerokoan murgilduta ibili dira

Lasarte-Oriako ofizioak ikasten aritu dira asteotan, udako txokotako gazteak. Lorezaintzaz, kafe saltzeaz, bidaiez, ilea apaintzeaz eta beste zenbait lanbide gehiagoz ikasi ahal izan dute gazteek herriko merkatarien eskutik. 

Ostiral goizean, Aterpea merkatarien elkarteko hainbat  komertzioetako langileekin, eguneroko beraien lanetan jardun ziren; loreak txukuntzen, hainbat lurraldetako kafeak ezagutzen, munduko kontinenteetako ezaugarriak ikasten, eta beste zenbait lanetak aritu ziren.

Ttakun Kultur Elkarteak, herriko merkatariekin elkarlanean antolatutako ekintza izan da. Horren bitartez, herriko gaztetxoek lanbideak gertutik ezagutu ahal izan dituzte. 

Atsobakar ezagutzen
Asteartean berriz, Atsobakar egoitzara gerturatu ziren, bertakoekin goiza igarotzera.

11:00etarako iritsi ziren egoitzara gaztetxoak, eta ordurako, zain ziren Atsobakarren. Horrela, lehen kontaktua egin eta elkarrekin izenak ikasten aritu ziren bitartean, gozo bana eman zieten gaztetxoek bertako gizon- emakumeei.

Horren ostean, bertakoekin batera, zenbait abesti kantatu eta dantzatu ahal izan zituzten. 

Goizarekin amaitzeko,  koloretako oihala eskuetan hartu, eta azken ekintza batekin eman zioten amaiera bisitari. Giro alai bezain hunkigarriak bizi zituzten.