Gaztelekua ezagutzen
Arratsalde ederra pasa dute Lasarte-Oriako gaztetxoek. Sasoeta auzoan dagoen Gaztelekuak ateak ireki ditu, ikasturte honetarako prestatu dituen jarduerak erakusteko eta neska-mutilak erakartzeko

Mahai-tenisa, futbolinak, bideojokoak... Gaztelekura gerturatu diren gaztetxoek ez dira aspertu. Ateak ireki ditu Sasoeta auzoan dagoen eraikinak: erakutsi ditu ikasturte honetarako prestatu dituen jarduerak eta instalazioak. Eguraldi txarra eta giro hotzaren aurkako erremedio ona izan da Lasarte-Oriako Udalak antolatutako jarduera.

Bi txandatan banatu dituzte bisitak antolatzaileek. 17:00etatik 18:00etara gurasoek izan dute aukera Gaztelekua ezagutzeko. 11 eta 17 urte bitarteko haurrentzat eskaintzen ditu zerbitzuak. Hezitzaileekin elkartu dira helduak; zerbitzuen arauen, jardueren eta gainontzeko gaien inguruan dituzten zalantzak argitu dizkiete.

Ondoren iritsi da dibertitzeko unea. 18:00etatik 20:00etara jolastu dute adin tarte horretako neska-mutilek. Merienda goxoa ere jan dute. Gaztelekuaren asteartetik igandera dago irekita, 17:00etatik 20:00etara.

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
OHARRAK
  • Biyak Bat elkarteko loteria
    Biyak Bat elkarteak zenbait ohar jakinarazi nahi ditu. Batetik, bazkideek gabonetako loteria erosteko aukera dute. Horretarako bazkide txartela erakustea ezinbestekoa izango da.
ZORION AGURRAK
AMAIUR
Zorionak guapisima, 10 muxu erraldoi zu gabe bizi ezin dutenen etxeko hiruren partetik. Ez dakizu zenbat maite zaitugun! Ekain, aitatxo eta amatxo.
AZKEN PDFa
1441 ( Azaroak 16 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Orue ( Larunbata)
Jaizkibel plaza 2
Tel: 943 362652
ASTEA
    • Orue ( Igandea )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Lasa ( Astelehena )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Gil ( Asteartea )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    • Acha-Orbea ( Asteazkena )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Urbistondo ( Osteguna )
      San Frantzisko 1
      943 366567
    • Gandarias-Uribe ( Ostirala )
      IƱigo de Loyola 9
      943 019521
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48