Mahai-tenisa, futbolinak, bideojokoak... Gaztelekura gerturatu diren gaztetxoek ez dira aspertu. Ateak ireki ditu Sasoeta auzoan dagoen eraikinak: erakutsi ditu ikasturte honetarako prestatu dituen jarduerak eta instalazioak. Eguraldi txarra eta giro hotzaren aurkako erremedio ona izan da Lasarte-Oriako Udalak antolatutako jarduera.
Bi txandatan banatu dituzte bisitak antolatzaileek. 17:00etatik 18:00etara gurasoek izan dute aukera Gaztelekua ezagutzeko. 11 eta 17 urte bitarteko haurrentzat eskaintzen ditu zerbitzuak. Hezitzaileekin elkartu dira helduak; zerbitzuen arauen, jardueren eta gainontzeko gaien inguruan dituzten zalantzak argitu dizkiete.
Ondoren iritsi da dibertitzeko unea. 18:00etatik 20:00etara jolastu dute adin tarte horretako neska-mutilek. Merienda goxoa ere jan dute. Gaztelekuaren asteartetik igandera dago irekita, 17:00etatik 20:00etara.