Gazteak eta memoria hizpide

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ots. 1a, 11:00
"Bizikidetza Lantzen" jardunaldien azken saioa egin zuten asteazkenean

Bizikidetza Lantzen jardunaldien azken saioa egin zuten asteazkenean. Bakegintza alorreko bi aditu ekarri zituzten Mirentxuenera. Batetik, Irene Gantxegi Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Bakegintza teknikari ohia. Bestetik, Iker Uson gizarte langilea eta Lasarte-Oriako Bizikidetza Mahaiko koordinatzaile ohia. Gazteak eta memoria izan zituzten hizpide.